2016/05/02

2016ko maiatzaren 2a

Herri Urrats 2016

Herri Urrats, pesta handi bat da nun denak gomitatuak diren.
 Aurten, maiatzaren 8an da Herri Urrats
Urtero, Seaskak antolatzen du. 
Senpereko aitzinaren inguruan iragaiten da eta Seaskako ikastolak sustengatzeko egina da. 
Egun horretan, aktibitate ainitz antolatuak dira (erronka, kontzertuak, antzerkiak, dantzak,...). Salmentak ere izanen dira (jantziak, trikotak, zakuak..). Aurtengo leloa da «Jalgi» eta Bernat Etxepare Lizeo berriaren diruztatzeko antolatua izan da aurtengoa.


2016/04/04

2016ko martxoaren 7a, astelehena


KOLEJIOKO IHAUTIAK

    IhautiaK Martxoaren 3an igaran dira kolejioan. Eüskal mitologiako eta Eüskal Herriko pertsonaiez mozorrotü gira, presentatü dütügü. Desfile bat egin dügü eta azkenian askari bat egin dügü.
-Pertsonaiak:

Olatz: Miel Otxin
Janire: Joaldunak
Jon: Markitos
Iratxe: Kotilun Gorri
Anne: Buhameak
Maritxu: Kauterak
Odile: Makilari
Elorri: Basandere
Maria: Zirtzilak
Nagore: Atorrak

Desfilea


Bertso eskolako 3 eta 4.ek bertsoak kantatu dituzte.

Denek aurkeztu behar izan dugu gure pertsonaia eta Euskal mapa batean gure pertsonaia kokatu dugu plazaren itzulia egin dugu baina, ez dugu denek xantzaori ukan denbora eskasa gatik.

Ondotik ,guk prestatutako askaria ukan dugu baina, denak presatuak ziren!











2016/03/07

2016ko martxoaren 7a, astelehena


IHAUTERIAK KOLEGIOAN

~ Prestaketa:

Lan lagundu bakoitzak, euskal ihauterietako pertsonaia bat aurkeztu behar zuten. Lan lagundu bakoitzak pertsonaia batez mozorrotu behar zuten:
  • Mariaren taldea Baxe-Nafarroko Zirtzilez.
  • Elorriren taldea Basanderez.
  • Maritxuren taldea Beltzez.
  • Odilen taldea Makilariz.
  • Manuren taldea Ziripotez.
  • Nagoreren taldea Atorrez.
  • Olatzen taldea Miel Otxinez.
  • Iratxeren taldea Kotilun gorriz.
  • Jonen taldea Markitosez.
  • Aneren taldea Buhameaz.
  • Janireren taldea Joaldunez.




Ihauteri horren bidez, pertsonai batzuk ezagutu ditugu.

~ Askaria:

Denek gure etxetik zerbait jateko edo edateko ekarri behar ginuen: bixkotxak, matahamiak, edariak, goxokiak … Elgarrekin asakaria jan dugu.

~ Bilan orokorra:

Untsa pasatu da, denak jokoan sartu gira eta desfile ainitz originalak ziren!



2016/02/09

2016ko otsailaren 8a, astelehena

IALA

Zer da IALA?

Ikasgaien Arteko Lan Astea da IALA.

Nola ibiltzen da IALA?

Aste batez ikasleen ordutegiak aldatuak dira, usaiatik ateratzen diren kurtso egoera berriak sortzeko nahia rekin. IALA astean gai nagusi bat lantzen da, aurtengoa ( 2015) Komunikazioa da.

Nola antolatua da IALA?

Astelehenetik asteazkenera kurtsoak baditugu gaiaren inguruan, ostegunean eta ostiralean lan lagunduka gira, lan bat prestatzeko. Ostiral arratsaldean erakasle batzueri presentatuko dugu.

Zer da aurtengo lana?

Aurten mezu bat pasarazi behar ginuen publiko desberdinak unkitzeko.

2016ko otsailaren 8a, astelehena




Xiberotarren eguna kolegioan

Laida: - Nola deitzen zizte?

Lüxi, Aetz, Xabi deitzen gira.

Laida: - Nun bizi zizte?

Urdiñarben bizi gira.

Laida: - Zer tenoretan jeikitzen zizte?

Xabi: - Zortziak hogei guttitan.

Aetz: - Zazpiak eta erditan.

Lüxi: - Zazpiak eta laurdenetan.

Laida: - Zer tenoretan autobusa hartzen duzue?

Zotziak eta bostetan hartzen dugu.

Laida: - Zenbat geldialdi egiten dituzue Urdiñarbetik goiti?

- Lau geldialdi egiten ditugu.

Laida: -Nun?

Lüxi,Aetz eta Xabi : -Urdiñarbe, Muskildi, Donaisti eta
Bünüze

Laida: -Zenbat denbora emaiten duzue Lartzabalera heltzeko?

Lüxi,Aetz eta Xabi: -20-25 minuta emaiten ditügü

Laida: -Etxera heldu eta zenbat denbora badituzue etxeko lanak egiteko?

Lüxi: - 30 minutu pasatzen düt.

Aetz: - 10 minutu pasatzen düt.

Xabi: - 20 minutu pasatzen düt.

Laida: -Aktibitate zonbait egiten dituzue?

Lüxi: -Esku baloia eta euskal dantza.

Aetz: - Pilota, euskal dantza eta trikititxa

Xabi: - Pilota, euskal dantza eta trikititxa

Laida: -Milesker adio!!

Lüxi,Aetz eta Xabi: Milesker eta adio!!




Otsailaren 8a, astelehena

Amikuzeko ikasle baten lekukotasuna!!

  1. Zonbat orenetan hartzen duzue autobusa ? Non?
    08:10, 08:15 ontan Donapauleko ikastetxean aintzinean hartzen dugu autobusa.

  1. Zendako zuen autobusa berantan da?
    Hiruak batek bere abiatze tenorea berantan du herriko autobus guzien beha egon behar baita.
  2. Zuendako euskara inportantea dea?
    Bai! Biziki Euskara galtzen ari delako eta gure esku delako bere salbatzea...
  3. Ze kurtso bada kolegioan zuen ikastolan ez zena?
    Teknologia, Biologia, Musika, Inglesa/Espaniola ez ginuen gure lehengo ikastetxean.

  1. Baduzueia kontseilurik beste urtean kolegiorat jiten diren Amikuztarrendako?

Ez!!!


Galderak:
Zoe eta Daia
(Ortzaizeko ikastola)

Erantzunak:
Alaia eta Alaia
(Amikuzeko ikastola)

2016/02/01

2016ko otsailaren 1a astelehena

Lekukotasuna-Garazi-Baigorri
Nahi ginuke esplikatu helduden urteko 6. garrenei nola
antolatzen giren gure eguneroko bizian ( kolegiora bagoazelarik) .


Kazetaria: Non bizi zizte ?

A.I : Bankan eta Urepelen bizi naiz.
      L.L: Donibane-Garazin bizi naiz.
      L.I : Lasan bizi naiz.
Kazetaria : Zenbat orenetan jeikitzen zizte ?

A.I : 06:30 tan jeikitzen naiz.

      L.L : 07:00 tan jeikitzen naiz.

      L.I : 07:00tan jeikitzen naiz.
Zenbat orenetan autobusa hartzen duzu ?

A.I : 07:30 tan hartzen dut autobusa.
      L.L : 08:05 tan hartzen dut autobusa.
      L.I : 8:05tan hartzen dut autobusa.