2013/10/14

2013ko urriaren 14a astelehena

MATEMATIKAKO DESAFIOA

3. Desafioa : SODOKUA

Ondoko taula osa ezazu, 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 zifrekin, kondutan hartuz ber zifra ez dela errepikatuko :
lerro batean, zutabe batean eta ber koloretako errektanguluetan.



2013ko urriaren 14 a astelehena

MATEMATIKAKO DESAFIOAK

2. Desafioa

Noiz sortu ziren?
2006an Wolfgang Amadeus Mozart musikaren sortu zenetik 2050.urtea ospatu zen. Badakigu Albert Einstein, Jules Verne baino 123 urte beranduago sortu zela eta Mozart baino 123 urte beranduago.
Hiru gizon handi hauen sortze urtean atzeman itzazu.

2013ko urriaren 14 a astelehena

MATEMATIKAKO DESAFIOAK

1. Desafioa

Bankari batek bere kutxa gotorra irekitzeko

3 zifretako kode bat erabiltzen du.

0 zifra ez da erabilia.


Zenbat kode posible badira ?




2013ko irailaren 26a osteguna 

PIKNIKA

Zirkoa urrentu eta joan ginen jatera. Ez ginen hainitz ibili eta Etxepare lizeoaren ondoan jan ginuen. Giro ona bazen eta ontsa jan ginuen. Park natural batetan zen. Eta hor bakotxaren pertsonalitatea ikusi : gisakoak zirenez, galantak, emaiten zirenez janaria etb.
Hanitsek maitatu zuten piknika. 
 
2013ko irailaren 26a osteguna

Arratsaldea

Piknika eta gero joan ginen herriko autobusa hartzera.
Ainitz jende baitzen egon ginen xutik autobusan. Miarritzen joan ginen hondartzara eta egon gira pixka bat sablean.
Autobusera joan ginen eta geroago 5.ekin bildu ginen.
Giro ona bazen autobusean denak kantuz ari izan ginen .


2013ko irailaren 26a osteguna

Elgar ezagutza eguna.


Goizean joan ginen Baionara autobusez.
Eta han Doriannen ezagutza egin genuen.
Dorianne da Oreka eskola zirkoaz okupatzen.

Lau atelierretan banatuak ginen.

Lehen atelierra:ekilibroa
Baloi lodi baten gainean xutik ezartzen ginen.

Bigarren atelierra:trapeza
Uztai baten gainean igaiten ginen.

Hirugarren atelierra:tranpolina
Lasterka heldu ginen tranpolinean, jauzi egiten genuen eta tapiz baten gainean arribatzen ginen.

Laugarren atelierra:eskuketa
Zapiekin jonglatzen ginuen,
baita ere diaboloak eta txinatar platerak itzul arazten.

2013/10/02

Bideo bat.

 JOKO PISTA.


Sartze egunaren egunean, erakasleek joko pista bat antolatu ziguten. So egin ezazue! Zuen komentarioen beha gaude!