Asmakizunak
Egun on deneri !
Biologian, ikerketak egin ditugu, bakoitzak animale bati buruz.
Gero asmakizunak egin ditugu.
Orain zuei asmatzea zoin diren erantzunak.
1/ Larrua
xuria du eta marrak beltzak baditu.
Batzuetan
larrua laranja ukaiten ahal du.
Basa
oihanetan bizi den lau zango dituen animalea da.
Buztan
luze bat duen haragijalea da.
Nor
da ?
Milena, 6A
2/ Animale
marroin bat da. Metro bat eta 1,50 metro artean egiten du, lau zango
ditu eta belarjalea da.
Adar
haundia ditu eta bere adinaren arabera adar ttipi bat pusatzen da eta
oihanean bizi da?
Zer da?
Pattin, 6A
3/ Belarri
luzeak dituen animale iletsua da. Katubasaren eitea du.
Zer da?
Bixente,
6B
4/ Itsasoan
bizi den abere bat da. Biziki lodia eta handia den aberea da. Ahal da
urdina izaten. Lehen ihiztatzen zen.
Zer da ?
Odei,6B
5/ Handia
eta azkarra da.
Hibernatzen
du neguan. Antartikan, xuria da baina Europan, Amerikan eta Asian
marroia edo beltza da.
Zer da?
Nahia.R,
6A
6/ Migratzen
duen animalia da. Taldeka hegaldatzen dira. Anitz hiltzen dira
ihizian.
Zer da?
Baxtian, 6A
7/ Puzker
egiten du, xuri eta beltza da, m- rekin hasten da, buztan luze bat du
eta ez duzu sekulan atsemanen.
Zer da?
Nora, 6.B
8/ Lepo
lodia du, sudur ertaina, lau zangoren gainean ibiltzen da, kolorea
marroina du, ahotik bi matelezur ateratzen ditu goiti buruz eta
xerriaren familikoa iduri du.
Zer da?
Aimar,
6B
9/ Xuria
den eta lanjerosa den animalia polar bat da.
Bere
ile xuriak lodiak ditu, belarri zorrotzak, begi onak eta hortz
hazkarrak ditu.
Zer da?
Mikel
6.A
10/ Ttipi-
ttipia da, neguan hibernatzen du, saguaren antza handia du, leku
idorrak maite ditu, etxeetan batzuek atxikitzen dituzte eta animalia
bat da.
Zer da?
Argi
6.B