2015/01/30

2015eko urtarrilaren 30a ostirala

Asmakizunak

Egun on deneri !


Biologian, ikerketak egin ditugu, bakoitzak animale bati buruz.
Gero asmakizunak egin ditugu.
Orain zuei asmatzea zoin diren erantzunak.
  
 1/ Larrua xuria du eta marrak beltzak baditu.
Batzuetan larrua laranja ukaiten ahal du.
Basa oihanetan bizi den lau zango dituen animalea da.
Buztan luze bat duen haragijalea da.
Nor da ?
Milena, 6A



2/ Animale marroin bat da. Metro bat eta 1,50 metro artean egiten du, lau zango ditu eta belarjalea da.
Adar haundia ditu eta bere adinaren arabera adar ttipi bat pusatzen da eta oihanean bizi da?
Zer da?

Pattin, 6A



 
3/ Belarri luzeak dituen animale iletsua da. Katubasaren eitea du.
Zer da?

Bixente, 6B



 
4/ Itsasoan bizi den abere bat da. Biziki lodia eta handia den aberea da. Ahal da urdina izaten. Lehen ihiztatzen zen.
Zer da ?
Odei,6B



 

5/ Handia eta azkarra da.
Hibernatzen du neguan. Antartikan, xuria da baina Europan, Amerikan eta Asian marroia edo beltza da.
Zer da?
Nahia.R, 6A



6/  Migratzen duen animalia da. Taldeka hegaldatzen dira. Anitz hiltzen dira ihizian.
Zer da? 
Baxtian, 6A



7/ Puzker egiten du, xuri eta beltza da, m- rekin hasten da, buztan luze bat du eta ez duzu sekulan atsemanen. 
Zer da?
Nora, 6.B


8/ Lepo lodia du, sudur ertaina, lau zangoren gainean ibiltzen da, kolorea marroina du, ahotik bi matelezur ateratzen ditu goiti buruz eta xerriaren familikoa iduri du.
Zer da? 

Aimar, 6B


9/  Xuria den eta lanjerosa den animalia polar bat da.
Bere ile xuriak lodiak ditu, belarri zorrotzak, begi onak eta hortz hazkarrak ditu. 
Zer da?
Mikel 6.A


10/ Ttipi- ttipia da, neguan hibernatzen du, saguaren antza handia du, leku idorrak maite ditu, etxeetan batzuek atxikitzen dituzte eta animalia bat da. 
Zer da?

Argi 6.B

 

2015/01/20

2015eko Urtarrilaren 20a, asteartea

Ingelesean egindako bideoa

Egun on deneri,

Dakizuen bezala, 6tik landa, atzerritar hizkuntza bat hautatzen da: kolegioan, gaztelera eta ingelesaren artean hautua dugu.
Hemen ikusiko duzue Annerekin egin dugun bideo bat.

Izan untsa eta laster arte. See you soon!
http://youtu.be/SpIy3Efb3oU















 

2015/01/16

2015eko Urtarrilaren 16a, ostirala


DANTZAZ PROIEKTUA

Larzabaleko kolegioa dantzan!

Kolegioko 5ak, dantza proiektu batean parte hartzen dute aste guzi honetan, Donostiako Dantzaz konpaniaren laguntzarekin.

Gaur arratsaldean, bi sorkuntza erakutsiko dizkugute.
So egin argazki horiek:

Argazkia: Baxe Nafarroako Herri Antzokia

Argazkia: Baxe Nafarroako Herri Antzokia

Argazkia: Baxe Nafarroako Herri Antzokia

Argazkia: Baxe Nafarroako Herri Antzokia

Aste honetan, artikulu eta erreportai ainitz izan dira. Horra loturak:

- France 3 Euskal Herriko errportaia (5. minututik goiti)
http://france3-regions.francetvinfo.fr/aquitaine/emissions/jt-local-1920-pays-basque



- Herria astekarian: