2014/02/13

Beste igarkizun batzu...

1-Ikusten ahal nauzu baina ezin nauzu hunkitu
Maite dut eguzkia baina bere kontrarioa naiz
Ura badut baina ez naiz itsasoa
Xixtuka ari naiz baina ez dut ahorik
Mugitzen naiz baina ez dut zangorik
Pipitaki , Papataki
Nor naizen nork daki
Goitik behera irakurrita
Edoizen gizakik...





 
2-Beti bustia naiz bainan ez du euri
egiten nire gainean.

Beti mintzatzen naiz bainan ez dut bururik.

Ainitz mugitzen naiz toki batetik bestera,
baina ez dut zangorik.

Ainitz perla ditut nire inguruan.

Nor naizen nork daki?

2014-ko otsailaren 13a

Kolegioko animazioak eta aire hartzeak

Ping-pong lehiaketa hasi da . Enautek antolatu du animazio hau.



2014/02/12

Otsailaren 12a

Egun on deneri, oporretara joan aitzin, proposatzen dizuegu guk asmatutako igarkizun bat!

Gustukoa naiz, bainan ez naiz barazkia 

Hotza jaten naiz, bainan ez urtua

Koloretsu izaiten ahal naiz, bainan ez naiz ortzadarra

Haurretaz maitatua naiz, bainan ez naiz goxokia

ulele leleu
zer naizen nork daki
ezkerretik eskuinera irakurrita
edozein gizakik

Zer naiz?