2014/02/13

Beste igarkizun batzu...

1-Ikusten ahal nauzu baina ezin nauzu hunkitu
Maite dut eguzkia baina bere kontrarioa naiz
Ura badut baina ez naiz itsasoa
Xixtuka ari naiz baina ez dut ahorik
Mugitzen naiz baina ez dut zangorik
Pipitaki , Papataki
Nor naizen nork daki
Goitik behera irakurrita
Edoizen gizakik...





 
2-Beti bustia naiz bainan ez du euri
egiten nire gainean.

Beti mintzatzen naiz bainan ez dut bururik.

Ainitz mugitzen naiz toki batetik bestera,
baina ez dut zangorik.

Ainitz perla ditut nire inguruan.

Nor naizen nork daki?

2 commentaires:

  1. Ene ustez, atxeman dut bigarren igarkizunarako erantzuna : mihia da.
    Hori dea ?

    ☺Eztitxu☻

    RépondreSupprimer
  2. bai hori da!!!!!!
    txalo.

    Leire.C

    RépondreSupprimer