2014/12/19

2014/12/19a

Adivinanzas de Navidad


¡ Hola ! ¡ Buenos días !

Somos alumnos en sexto en el cole MEE. Estamos en clase de español.
Os proponemos juegos sobre las fiestas de fin de año.

Encontrar las palabras escondidas ( Atxeman gordeak diren hitzak)


la clave es : ejb = dia (erantzunaren gakoa erabili behar duzu.)

Ñ B W J E B E







la clave es : hpz = goy


S F Z F T N B H P T

Poner en orden ( ordrean ezar bi erranaldiak eta irudia kondutan hartuz)

GA LOS RE
La primera es la segunda ;
la segunda es la tercera


Adivinar : ¿ Qué es ? ( asmatu : zer da ?)

Mi primero es una montaña de los Pirineos ;
Mi segundo es el contrario de bien ;
Mi tercero es la tercera persona del verbo SER en presente del indicativo.
Ayuda ( laguntza): ( Soy, eres, es, somos, sois, son.)
Mi todo son unas figuritas del belén.





2014/12/10

2014ko abendoaren 10a, asteazkena

Karakoila:

 
Karakoil bat 12 metro sakonera duen putzu batean erori da. Pareta eskaladatzen du. Egunez, hiru metroz igaiten da baina gauez bi metroz lerratzen da. Zenbat egun behar ditu putzutik ateratzeko?

2014/11/28

2014ko azaroaren 28a, ostirala

Egun on bost garren urtekoak, hilabete huntan matematikako asmakizun batzu proposatzen ditugu.


 
Zenbaki baten bila

Zein da hautatu dudan zenbakia ?
Ondoko laguntzei esker zuri atzematea.
Zenbaki honi 50 kentzen badiot eta emaitzari
650gehitzen ,ondotik emaitza berria 3z biderkatzen,
orduan 2208 atzematen dut.


Peio, Unai , Xan eta Kaiet

2014/11/04

2014eko azaroaren 4a, asteartea

Gure olerkiak

Euskarako kurtsoetan asmatutako olerki zonbaitzu eskaintzen dizkizuegu. Irakurketa on!
Olerkiak hobeki irakurtzeko, klik ezazu gainean eta handiago agertuko zaizu! Zuen komentarioen beha gira!

Akrostiko bat

Beste akrostiko bat

Olerki kateatua

Kaligrama

2014/10/16

2014ko urriaren 16a, osteguna

Egun on 5.urteko ikasle guzieri,

2014-2015 ikasturtean ere Bospasei hitz bloga hor izanen da 6eko ikasleen berri emaiteko. 

Urtean zehar, geletan egindakoa eta bizi eskolarrari buruzko artikuluak argitaratuko ditugu.

Hasteko, horra bideo bat.

 

2014/06/19

2014ko ekainaren 18 asteazkena



Mundaka



         Gure bidaiaren azken egunean ,ostiral batez ,Mundakara joan gira Bermeo ta gero .

         Hondartzan bainatu gira ta sablean jolastu gira eta beltzatu ere bai.

      Arratsaldeko lauetan, autobusa hartu dugu etxera itzultzeko bidea hartuz.
                 
 Mundakako hondartza.Atsaldeko 3ak.


2014ko ekainaren18a,asteazkena

Bermeo



Gernikan lo egin eta gero, Bermeora joan gira .Uraren bazterrean jan dugu. Gero itsas
untzia hartu dugu. Ainitz mugitzen zen batzu eri ziren!
Berritz etorri gira Bermeorat hor denbora librea ukan dugu, herriaren bisitatzeko. Ondotik Mundakarat joan gira.

milena.kr


Itsasuntziz bidaia ttipi bat


Bermeon ibilaldi bat


2014ko ekainaren 18 astezkena


Pasaia




Bi eguneko ateraldi bat egin dugu 6 garren guziak. Hemen kondatuko dizuegu egunez egun egin duguna.
Ostegunean, Pasaiara joan gira ,eta itsas kulturaren museoa bisitatu dugu. Hori eta gero denok piknikatu dugu. Bazkaldu ondoren Viktor Hugoren etxea ikusi dugu, Gero Pasaiako eliza handia bisitatu dugu.Ondotik Gernikaruntz joan gira lo egitera.                                                                   
                                                                                              Jon.G eta Iban.I



Itsas kulturaren museoa

San Juan galeoiaren maketa

Pasaiako eliza

Argazki taldea

2014/06/18

2014eko ekainaren 18a, asteazkena

GERNIKA

Ostegun gauean :
 afaldu aitzin, denbora libroa ukan dugu, baginuen jostatzeko leku hainitz biziki ongi zen .

Ostiral goizean :
Gernikaren bisitatzera joan gara : merkatua (non bonbardaketa izan zen ) , Gernikako arbolaren ikustera (sinbolikoki bondbardaketari lotua), Leiarpeko aretoa ,Batzaretxea eta haritza berria . Aterpetxera berriz joan gara zakuak hartu eta Bermeora joan bisitatzera.

Xaxi eta Miren

Gernikako haritza berria


Bombardaketa eguna

Bonbardaketari ihesi dion arbola

2014/06/02

2014eko ekainaren 2 a, astelehena

Itsas belarrezko bainu bat !!



Xinan: Herriko kosta ainitz (Frantzia Xina eta Bretania barne) itsas belarrataz inbadituak dira ,
Arrazoa: ongari laborantza gatik isurtzen direnak itsasoan.
Bainan motiko horiri ez zaio arrazorik pausatzen.




 Mailen eta Anna


2014/04/10

Asmakizunak

  1. Lapurdiko inauiterietan agertzen niz.
Biziki koloretxua naiz.
Dantzatzen dut makil batzuekin.
NOR NAIZ?

  1. Natura irudikatzen dut.
Neguan lo egiten dut.
Ihauteri ainitzetan agertzen naiz.
NOR NAIZ?

  1. Lantzeko inauterietan agertzen naiz.
Txatxo batek ekartzen nau bizkar gainean.
Panpin bat naiz.
Lastoz egina naiz.
Gaiztoa naiz.
NOR NAIZ?


Abentin, Maialen eta Antoine
2014ko martxoaren 13 a, osteguna

Ekaineko ateraldia

Ekainean Zugarramurdin pasatuko dugu ateraldia Sohütako ikastolarekin. Amaiurretik pasatuko gira eta gaztelu famatua ikusiko dugu. Zugarramardiko aterpetxean lo eginen dugu. Bi eguneko egonaldia pasatuko dugu. Espero dugu bidai onena izaitea , Sohütako ikastolarekin eta lagun batzuk eginen ditugula. Bai eta ere, Sohütako ikastolara joanen gira elgar ezagutzeko. Sohütako ikastolarekin arratsaldea pasatuko dugu haien ikastolan, eta haiekin gutun elgar trukea ere egiten hasi gira.

Mikel
Kepa
Laida
Xole

Eta Mikele 
2014ko martxoaren 20a, osteguna
Elurretara ateraldia

Martxoaren 21ean, ostiralez, ikastola guziarekin Iratira joanen gira autobusez. Egun guzia han pasatuko dugu. Han lerra eginen dugu elurra baldin bada. Eguerdian, denak elkartuko gira piknikatzeko. Ez bada elurrik, mendian ibiliko gira edo jokoak eginen ditugu.

Espero dugu elurra izanen dela !

Matematika jokoak
1)(2889 : 3) x 33 = …………..
2)Xabinak 1767 pettentta pare ditu. Amaiak 399 ebatsi dizkio.
Zenbat pettentta pare gelditzen zaizkio Xabinari ?

Lorea Alaia B Alaia M Nahia


2014ko martxoaren 13a, osteguna

Bloga : Inauteriak

Egun on, martxoaren 4ean inauteriak ziren hemen, Donapaulen.
Goizean, lanak egin ginituen eta arratsaldeko 3retan mozorrotu ginen eta ihauteriak hasi ziren.
Dantzatu ginuen, Zanpantar erre aitzin antzerki ttipi bat egin genuen, askaria bazen: matahamiak eta kruspetak.
Auziak:

  • Zanpantzar, zuregatik heldu den urtean asteazkenetan ikastola izanen da.
  • Zanpantzar,zuregatik oporrak ez dira aski luzeak.
  • Zanpantzar, zuregatik festa ez da egun guziz.
  • Zanpantzar, zuregatik etxeko lanak badira.


Julen,Ainara, Sarah eta Amaiur.

2014/03/17


 2014ko martxoaren 17a,astelehena
 ZER EGIN ARO TXARA DELARIK...



Gure kolegioan,aktibitate ainitz proposatzen ditugu , baina aktibitateen erdia kanpoan egiten da.Orduan euria delarik,kolegioaren eremua ttipitzen da.
Horra proposatzen ditugun aktibitateak aro txarra delarik:

-Scoobidoo tailerra

-Filmak ikustea(IDZ-an)

-Yoga

-Zirkoa...



GURE IRITZIA IDZ-AN IKUSITAKO FILMAZ :Goazen

Emankizun bat da baina EUSKARAZ ( ikusten balinba duzue interneten , Glee edo Un dos tres telesailari pentsatuko duzue.)

gure iritzia :

Bikaina da eta irringarria eta kantatzeko gogoa emanen dautzie.



Maika Etxeberri eta Ulrika Ducoulombier -Lau

2014/03/06

2014 eko martxoaren 6 a osteguna


Andoni Etxarriren bisita


Urte hastapenetik bale arrantza eta itsasoaren inguruan ari gira euskaran, historian eta teknologian.
Horren aipatzeko Andoni Etxarri etorri zaugu eta erran digu itsasoan bizitzeko hiru litro sagarrarno arte edaten ahal zutela marinel guziek egun bakar batez.
Beren itsas untzien eraikitzeko haritza arbolaren egurra erabiltzen zuten eta dena eskuz egiten zuten, 240 haritza behar ziren itsas untziaren eraikitzeko. Itsas untzi handi bakar baten eraikitzeko bi urte ahal zuten hartzen. Itsasoan bizitzea biziki gogorra zen.
Hastapenean Euskal Herrian arrantzatzen zuten balea, bainan memento batzuen buruan, Euskal Herriko baleak desagertu dira eta behar ukan dute Labradorreraino joan, Kanadara. Hara joatean sei edo zazpi hilabetez egon behar ziren. Hamaika urteko haurrak ahal ziren joaiten arrantzatzera eta emazteak egoiten ziren etxean hamaika urte baino gutio zuten haurrekin. Balearen arrantzak ahal zuen hartzen bi ordu bakarrik bainaahl zuen ere hartzen zazpi oren. Biziki lan gogorra zen.


       Leire Casamajou, Maika Auzqui, Mateu

2014/02/13

Beste igarkizun batzu...

1-Ikusten ahal nauzu baina ezin nauzu hunkitu
Maite dut eguzkia baina bere kontrarioa naiz
Ura badut baina ez naiz itsasoa
Xixtuka ari naiz baina ez dut ahorik
Mugitzen naiz baina ez dut zangorik
Pipitaki , Papataki
Nor naizen nork daki
Goitik behera irakurrita
Edoizen gizakik...





 
2-Beti bustia naiz bainan ez du euri
egiten nire gainean.

Beti mintzatzen naiz bainan ez dut bururik.

Ainitz mugitzen naiz toki batetik bestera,
baina ez dut zangorik.

Ainitz perla ditut nire inguruan.

Nor naizen nork daki?

2014-ko otsailaren 13a

Kolegioko animazioak eta aire hartzeak

Ping-pong lehiaketa hasi da . Enautek antolatu du animazio hau.



2014/02/12

Otsailaren 12a

Egun on deneri, oporretara joan aitzin, proposatzen dizuegu guk asmatutako igarkizun bat!

Gustukoa naiz, bainan ez naiz barazkia 

Hotza jaten naiz, bainan ez urtua

Koloretsu izaiten ahal naiz, bainan ez naiz ortzadarra

Haurretaz maitatua naiz, bainan ez naiz goxokia

ulele leleu
zer naizen nork daki
ezkerretik eskuinera irakurrita
edozein gizakik

Zer naiz?


2014/01/30

2014eko Urtarrilaren 30a, osteguna

Egun on !

Manex-Erdozaintzi Etxarteko bisitariak gira, Oztibarre eta Amikuzeko 5. urteko ikastolako ikasleak gira.
Bisita biziki untsa pasatu da ! Presatuak gira 6.erat sartzea !

Heldu den urte artio !

2014/01/20

2014ko urtarrilaren 20a,astelehena.

Kolegioko bisita segi dezagun !


Argazki gehiago ezarri ditugu zuek asma dezazuen zein leku diren.


BISITA ON DENERI !
1 argazkia

2.argazkia

3.argazkia

4.argazkia

5.argazkia

6.argazkia

7.argazkia

2014/01/13

Kolegioa bisita dezagun... (lehen partea)

Urtarrilaren 13a, astelehena . 



 Zuen bisita prestatzeko, bisita birtual bat egitea pentsatu dugu.

 

 Zueri da gure kolegioko gelen izenen asmatzea:


1.argazkia
2.argazkia

3.argazkia

4.argazkia

5.argazkia



 

2014/01/09

URTE BERRI ON!

                 Mezu horren bidez nahi dizuegu  urte berri on eta osagarri on bat desiratu!

2014/01/06

2014ko urtarrilaren 5a, astelehena

Bospasei hitz bloga

Amikuzeko oihana
Urriaren 15ean, Amikuzeko oihanera joan ginen ikastola guztiarekin.
Han egurrezko etxola bat hasia zen eta guk bukatu genuen.
Piknikatu genuen, jostatu ginen eta ibili ginen oihana guztia bizitatzeko .
Gero jokoak antolatu  ginituen denen artean; handi eta ttipi denak jostatu ginen.
Autobusez  itzuli  ginen Ikastolara.
      Mikele, Nahia, Sarah eta Antoine !


                                                  2014ko urtarrilaren 6a, astelehena
Bospasei hitz bloga
Matematika jokoak
Asmakizuna:  Zenbaki bat xerka.
-Hiru zifra ditut.
-Adin horretan jende guti bizi dira oraino.
-Hamar aldiz bi zifra berdin zenbakia.
Zein zenbaki naiz ?
___________________________

Buruketa :
Maiak 85 arkatz erosi nahi ditu.
Pakete bakoitzean 9 arkatz badira.
Zenbat pakete erosi behar ditu ?
___________________________
                                                                                                                


                                                                            Mikel, Kepa, Alaia eta Abentin
2014 ko urtarrilaren 6 a, astelehena.

Bospasei hitz bloga

4. eta 5. Urtekoak gira, gure izenak dira :
·         Amaiur Alçugarat
·         Mikel Chamalbide
·         Maialen Aguer
·         Nahia Rompteaux

·         Julen Irigaray
·         Xole Fourcade
·         Ainara Harotçarene
·         Mikele Doyhenard
·         Antoine Sibille
·         Sarah Auzier
·         Lorea Lartigau
·         Alaia Minaberrigaray
·         Alaia Barrère
·         Abentin Labescau
·         Kepa Arrossagarray
·         Laida Erguy
Gure erakasleak dira:
·         Xabi Hernandez
·         Kristina Abbadie
·         Maite Etxeberria.

Xabirekin zintziak, euskara eta matematika lantzen ditugu.
Kristinarekin frantsesa lantzen dugu.
Maiterekin historioa eta geografia lantzen dugu.



Xole, Maialen, Ainara eta Julen
2014ko urtarrilaren 6a
BOSPASEI HITZ BLOGA
ASMAKIZUNA
1) Izar handi bat naiz.
Beroa naiz.
Eta eztandak egiten ditut.
Nor naiz?
____________________________
2) Zikina naiz.
Dena jaten dut.
Eta lodia izaiten ahal naiz.
Nor naiz?
____________________________
3) Nere eremuan haurrak daude.
Eremu hortan zizte.
Nor naiz?

___________________________