2014/03/06

2014 eko martxoaren 6 a osteguna


Andoni Etxarriren bisita


Urte hastapenetik bale arrantza eta itsasoaren inguruan ari gira euskaran, historian eta teknologian.
Horren aipatzeko Andoni Etxarri etorri zaugu eta erran digu itsasoan bizitzeko hiru litro sagarrarno arte edaten ahal zutela marinel guziek egun bakar batez.
Beren itsas untzien eraikitzeko haritza arbolaren egurra erabiltzen zuten eta dena eskuz egiten zuten, 240 haritza behar ziren itsas untziaren eraikitzeko. Itsas untzi handi bakar baten eraikitzeko bi urte ahal zuten hartzen. Itsasoan bizitzea biziki gogorra zen.
Hastapenean Euskal Herrian arrantzatzen zuten balea, bainan memento batzuen buruan, Euskal Herriko baleak desagertu dira eta behar ukan dute Labradorreraino joan, Kanadara. Hara joatean sei edo zazpi hilabetez egon behar ziren. Hamaika urteko haurrak ahal ziren joaiten arrantzatzera eta emazteak egoiten ziren etxean hamaika urte baino gutio zuten haurrekin. Balearen arrantzak ahal zuen hartzen bi ordu bakarrik bainaahl zuen ere hartzen zazpi oren. Biziki lan gogorra zen.


       Leire Casamajou, Maika Auzqui, Mateu

1 commentaire: